Skip to content

Pribatutasun politika

Datu pertsonalen Babesmena bermatzeko abenduaren 13ko 157/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, Gaia klusterrak erabiltzaileari jakinarazten dio Gaia Klusterrak sortutako eta azken honen erabilerarako eta bere ardurapean dagoen datu pertsonalen fitxategi bat dagoela, erabiltzailearekin harremanak eta informazio zereginak kudeatu eta mantentzeko helburuarekin. Zuk, erabiltzaileak, baimena ematen duzu datu hauek fitxategi horretan sartzeko eta zure interesekoak izan daitekeen Gaia Klusterraren inguruko informazioa jasotzeko. Termino eta baldintza orokorrak onartzean, Gaia Klusterrak erabiltzaileari buruzko oinarrizko datu batzuk eskatuko ditu honi zerbitzuak eskaintzeko.

FITXATEGI ETA INPRIMAKIEN ERREGISTROA

Izena emateko inprimakia betetzea derrigorrezkoa da webgunean sartu eta eskainitako zerbitzuez baliatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuen babespenerako politika ez onartzeak, erregistro edo informazio pertsonala eskatzen duen edozein promozion parte hartzea galaraziko du.

Datu Pertsonalen babespenari buruzko abenduaren 13-ko 15/1999 Lege Oganikoaren arabera, jakinarazten zaizu erregistroan eskatutako datu pertsonalak Portuetxe Bidea, 14, 1º solairua, 20018 Donostia helbidedun Gaia klusterraren jabetzako fitxategi batean sartuko dira abenduaren 21eko 1720/2007 Errege-dekretuan ezarritako segurtasun neurriak jarraituta. 

AURKEZTUTAKO INFORMAZIOAREN ZEHAZTASUN ETA EGIAZKOTASUNA

Erabiltzailea da sartutako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, Gaia Klusterra horren inguruko edozein erantzukizunetik salbuetskiz . Erabiltzaileak, edozein kasutan, emandako datu pertsonalen zehaztasuna, baliozkotasuna eta benekotasunaren erantzule eta bermatzailea da, eta beharrezkoa denean datuak eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak izen-emate edo harpidetza inprimakian informazio osoa eta zuzena ematea onartzen du. Gaia Klusterra ez da garatu ez duten eta haiena ez den edozein informazioaren egiazkotsunaren erantzule eta ez du harengan hartzen informazio hori erabiltzeak eragindako kalte hipotetikoen erantzukizunik. Gaia klusterrak bere webguneko orrietan jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko eta ezabatzeko eskubidea du, bai eta informazio horretarako sarbidea mugatzeko edo ukatzeko ere. Gaia klusterra ez da Gaia klusterrak emandako informazioan akats, oker edo omisioen ondorioz gertatutako erabiltzaile batek jasan dezakeen kalte edo kostuaren erantzule, baldin eta informazioa taldetik kanpoko iturrietatik badator.

NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

Zure datuen tratamenduaren arduraduna Gaia Klusterra da, Portuetxe Bidean 14, 1º solairua, 20018 Donostiako egoitza sozialdun elkartea, Euskal herriko Elkarteen Erregistroan izena emanda duena.

PRIBATUTASUN POLITIKArekin eta/edo zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein zalantza argitzeko, gurekin harremanetan jar zaitezke aurretik aipatutako posta helbidean eta/edo gaia@gaia.es helbide elektronikoaren bitartez.

NOLA LORTU DITUGU ZURE DATUAK?

Gaia Klusterrean tratatzen ditugun datuak zurengandik lortutakoak dira, (i) WEBSITE-an nabigatzerakoan zuk betetako galdeketak (adb. harremanetan jartzeko formularioak, etab.); (ii) kontsulta mezu baten bidalketaren bitartez; eta/edo (iii) Gaia Klusterrean enplegua eskatzeko edo hautaketa prozesu irerki bati erreferentzia eginez mezu bat bidaltzean lortutakoa.

Zuk eskainitako datu pertsonalak zu ez zaren hirugarren batenak badira, pertsona horri PRIBATUTASUN POLITIKA-ren berri eman diozula eta Gaia Klusterrari jarraian aipatuko diren helburuetarako bere datuak erabiltzeko baimena lortu duzula bermatzen duzu.

WEBSITE-an eskuragarri dauden galdeketetan jasotako datuen ekarpena derrigorrezkoa da, eta ekarpen hau ez gauzatzeak zure eskaeraren kudeaketa galaraziko du, bai erabiltzaile gisa erregistratzeko, informazioa lortzeko, “Newsletter”-aren harpidetza egiteko edo WEBSITE-an eskuragarri dagoen edozein zerbitzua erabiltzeko.

ZEINTZUK DIRA PROZESATZEN DITUGUN DATUAK?

Gaia Klusterrean prozesatzen ditugun datuak, zurekin kontaktua formalizatzeko eta/edo posta elektronikoaren bidez erabiltzen ditugun formularioen bidez eman dizkiguzunak dira, eta hala badagokio, Gaia Klusterrak erabiltzen dituen sare sozialetako profil korporatiboen bidez lortzen ditugunak.

Gaia Klusterrean, bereziki, honako datu kategoriak jorratzen ditugu, WEBSITE-aren erabileraren arabera:

Identifikazio eta harremanetarako datuak (adb. izena, abizenak, DNI-a, helbide postala eta elektronikoa, telefonoa, etab.)

Internet-i dagozkion nabigazio datuak (adb. IP helbidea, web orrietako bisitak, etab.)

Ezaugarri pertsonalei, prestakuntzari, etab. buruzko datuak (Gaia Klusterraren enplegu-eskaeren eta/edo hautaketa prozesuetan borondatez parte hartzen baduzu).

ZEINTZUK DIRA ZURE ESKUBIDEAK?

Zure datu pertsonalei dagokienez, Gaia Klusterrak zure datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez-en baieztapena jasotzeko eskubidea duzu, bai eta datu okerren zuzenketa, edo horien ezabapena eskatzeko eskubidea, datuak bildu ziren helburuetarako jada beharrezkoak ez direnean, beste arrazoi batzuen artean.

Gainera, zenbait egoeratan zure datuen tratamendua mugatzeko eska dezakezu; kasu honetan Gaia Klusterrak soilik erreklamazioak gauzatu edo defendatzeko gordeko ditu. Era berean, hainbat egoeratan eta zure berariazko egoerari atxikitutako zenbait arrazoiengatik, zure datu pertsonalen tratamendua uka dezakezu; kasu horretan enpresak datu horiek tratatzeari utziko diolarik, ezinbesteko arrazoi legitimo edo erreklamazio posibleak gauzatu edo defendatzeagatik ez bada.

Zure datuen tratamendua automatizatuta badago eta kontratu baten onarpenean edo gauzatzean oinarritzen bada, enpresari eman dizkiozun datu pertsonalak formato egituratu, erabilera ohiko eta makina bidez irakurri daitekeen formatoan jasotzeko eskubidea duzu, baita beste arduradun bati transmititzea eskatzea ere.

Azkenik, zure datuen tratamendua zuk emandako baimenean oinarritzen denean, edozein unetan ken dezakezu, kendu baino leheneko baimenaren legezkotasunari eragin gabe.

Adierazitako edozein eskubidez baliatu ahal izateko Gaia Klusterraren posta helbidera edo gaia@gaia.es helbide elektronikora jo dezakezu idatzizko mezua bidaliz. Nolanahi ere, eskaerarekin batera NAN-aren kopia bat bidali beharko duzu zure nortasuna frogatzeko.

Era berean, Datuen Babespenerako Espainiar Bulegoan erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu, batez ere zure eskubideen gauzatzean asetasuna lortu ez izateagatik, Jorge Juan kalea, 6, 28001 – Madril posta helbidera edo www.agpd.es posta elektronikora idatzizko mezu bat bidaliz.

SEGURTASUN NEURRIAK

Gaia Klusterrak zure datuen tratamendua era konfidentzialan egingo du uneoro eta haiekiko derrigorrezko sekretu-betebeharra gordez, datuen babesari buruzko aplikagarria den araudian xedatutakoaren arabera. Horretarako zure datuen segurtasuna bermatzen duten eta horien aldaketa, galera, tratamendua edo baimenik gabeko sarbidea ekiditen duten beharrezko neurri tekniko eta antolaketa neurriak hartuz, teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horiek jasaten dituzten arriskuak kontuan hartuta.

COOKIEI BURUZKO POLITIKA

Gainera, Gaia Klusterrak honako estekaren bidez eskuragarri dagoen Cookieen Politika ezarri duela adierazi beharra dugu.